Senperealdeko kantu zaharren oroimena
2026-03-30 ¦ Artxibo soinudunak
Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara 2012 arte zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren. Orduko kantuen grabaketak zerrendatu ditugu Lapurdi 1609 elkartearen laguntzarekin eta zonbaitzu entzungai eman sarean.
